euskara español

Turismo enogastronomikoaren Foroa

2016ko azaroaren 17a eta 18a. Guardia (Araba)

Enoturismoaren Komunikazio eta Merkaturatzearen VI. Foroa, Arabako Errioxako Ardoaren Ibilbideak Euskadi Gastronomikarekin elkarlanean antolatuko du eta datozen 2016ko azaroaren 17an eta 18an ospatuko da, Ardoaren Villa Lucía Erakustokian, Guardian (Araba).

Edizio honetarako aurreikusitako egitarauak ostegun goizean zehar bertaratzen den publikoari, enoturismoaren komunikazioaren egungo egoera eta honen hobekuntza eremuak hurbilduko dizkio, baita marketing enologikoaren ildo garaikoenak ere. Horretaz gain, enoturismoaren joera berriak erabilita, turismo alor honekin lotutako eragile publiko zein pribatuak inspiratzen saiatuko dira, ikerketen arabera hazkunde iraunkorra duen alorra azken hau.

Ostegun arratsalderako, azaroaren 17rako, ardoari buruzko mintegi batzuk aurreikusi dira, “Agentzia hartzaileekin lan egiten dut, jarduerak antolatzen ditut eta txoko enogastronomikoa dut baina, ongi ari al naiz?” izenburuak lotutakoak eta oso praktikoak. Salmenta-puntua edo erakustokia helburu duen retail marketing-a, jarduera arrakastatsuak antolatzeko ezinbesteko jarraibideak eta eskaintzen diren jardueren eta hartzaileek nahi dutenaren artean izan behar duen sintonia ona izanen dira ardoari buruzko mintegi hauetan landuko diren gaiak. Helburua bertaratutakoek enoturismoarekin hain lotuta dauden alor hauetan, egunerokoan erabiltzeko tresna erabilgarriak izatea da.

Bestalde, komunikazio eta merkaturatze enoturisikoak kontsumitzaile berrietan jarri behar du arreta, zalantzarik gabe. Foroaren bigarren egunean, azaroak 18, gazteengan jarriko dugu arreta, gure komunikazioa eta merkaturatzea haiengana bideratzeko prestaturik ote gauden aztertzeko. Helburu hau duela hasiko da solasaldi debatea eta “begiak irekiaraziko” dizkie bildutakoei, gazteak komunikazio estrategien helburu dituzten ekimenekin.

Egitarau oparoak bertaratutakoei, haien artean networking-a egiteko aukera eskainiko die aurreikusten diren koktelek eta atsedenaldiek irauten duten bitartean.

Egun hauetan zehar, foro honek, bere 6. edizio honetan, Arabako Errioxan bilduko ditu jorratuko diren gaietariko bakoitzean profesional eta aditu garaikoenak. Aukera paregabea da, besteen enpresa esperientzia eta ibilbideetatik ikasteko, egungo enoturismoaren egoeraz eta kontsumitzaile berrien errealitatearen jabe egiteko eta Arabako Errioxa helmuga turistiko gisa eraikitzen jarraitzeko inspirazioa hartzeko, mahastizaintzan gorentasuna eta enoturismo munduan ibilbide eta etorkizun zabala dituen lurraldea baita gure hau.